XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kardantxilluen mosuarekiñ
Jose Sasikolakue (bis)
Aren parien jantzan eiteko
Morroi Uresandikue (bis)
.

Txibita paluaren ankakin
Santi Altuenekue (bis)
Aren parien jantzan eiteko
Joakiñ Garauntzakue (bis)
.

Kardulatzaren mosuarekiñ
Fermiñ Leixartzakue (bis)
Aren parien jantzan eiteko
Kursulu Kamiñokue (bis)
.

Bere buru gorri ta guzti be
Patxi Etxeno-Goikue (bis)
Aren parien jantzan eiteko
Benito Goitikue (bis)
.

Agertuko ez baleitzatekez bertsoak, emen gelditzen dira M. Gerediagaren gogoan gorde diranak.

Onengan oiñarria artuta, apaindu leitekez erriko euskera jatorrian, bear dan moduan neurtuta.

AZKUENAGA-KARLOS OTXADIYARRA.

Gure gerrate aurreko urtietan Ixurtzako barriak euskeraz emoten ebazana izan zan Otxandioko Azkuenaga Karlos.

Jaiotez otxandiyarra izan arren, Ixurtzako Baionaurre etxebarri politean bizi izan zan, seme alaba pillo bategaz eta andriagaz.

Dolometa mendiko Diputaziñuaren landara-mintegia gordetako arduria eukan, eta 1936'ko gerratea baiño urte batzuk lenago joan zan Ixurtzatik.

Nere jaiotetxeko auzunan dago Baionaurre, eta ozt-oztian gogoratzen naz beragaz eta bere andriagaz.

Seme batzukin bai, obeto gogoratzen naz: Dabid eta Imanolegaz.

Nere amak esaten dau gizon ona izan zala, euskeraz berba egitea gustetan jakona, tratu begiratu eta onekua danakin eta asko estimetan ebela errian.

Izengoitiagaz emoten ebazan bere euskerazko idaz-lanak.

Alluitz erabilten ebala idazle-izentzat, uste dot (Unzillaitz ez bazan).

Orduko urtietan Donostian agertzen zan euskerazko astekarian idazten eban (Aingeru Irigaray ondo gogoratzen dan moduan) eta an ikusi leiteke ori.

Euskeraz barriemoteillea izan zan ezkero, bere izena ipini bearko da Euskal Idazlien artean, idazle apalen artean bada be, eta ordurako gelditzen da oartxu au EGAN aldizkariaren Adabakiak txoko egoki onetan.